mendetik aurrera, hiriek biztanleak irabazten bazuten ere, oso hiri gutxi sortu ziren, eta ondorioz ez zen hiri-plangintza modu zabalean erabiltzeko betarik izan.
Inperio garaian hiru motatako hiri-kokalekuekin topa genitzakeen: Hiri ezberdinen izaerok ez zuen beraien tamainarekin erlazio zuzenik.
Nagusiki bi alor ezberdindu beharko genituzke hirigintzaren hausnarketa gauzatzerakoan, begirada bakarra ezartzea zaila bada ere: batetik, hiri edo lurralde ereduen azterketa, eta, bestetik, hiri edo lurralde-eredu horiek gauzatzeko beharrezko diren teknika eta egitasmoak.
Mendebaldeko kulturako hirietan, kalea eta, oro har, espazio publikoak dira hiriaren antolatzaileak; aldiz, mesopotamiar hirietan aurretik, eta islamiar hirietan ondoren, etxetik kalera antolatzen zen hiria, horrek dakarren kale-bilbe irregularrarekin.
Hiri organikoan, herrixka batetik abiatutako hiriak hazkuntza-arau ez finkatuak jarraituko ditu.
Antzinako hirietan topa dezakegu bai hazkuntza organikoko hiriekin eta baita hiri planifikatuekin ere.
