Ziurgabetasunaren printzipioaren azalpen modernoa, izatez, Kopenhage interpretaziotik (Bohr eta Heisenbergek abiaturikoa) harago joanda, partikularen uhin-izaeraren oraindik menpekoagoa da: soka batean uhin baten posizioaz hitz egitea zentzu gabekoa den moduan, partikulek ez dute posizio guztiz zehatzik; antzera, pultsu baten uhin-luzeraz hitz egitea zentzu gabekoa den moduan, partikulek ez dute momentu lineal guztiz zehatzik (zeina uhin-luzeraren alderantzizkoaren proportzionala den).
Beranduago, elektroien difrakzioa aurreikusi eta esperimentalki baieztatua izan zen, elektroiek partikulen propietateekin batera uhinen propietateak izan behar zituztela erakutsiz Uhin eta partikulen propietateen artean zegoen nahasmena azkenik XX mendearen lehen erdian mekanika kuantikoaren etorrera eta finkapenarekin argitua izan zen, uhin-partikula dualtasuna azaldu zuelako.
Neutroi interferometro batean, zuzenki indar grabitatorioaren menpe dagoen uhin mekaniko-kuantiko baten moduan jokatzen dute neutroiek.
Neutroi interferometro bat erabiliz eta grabitatearen papera nabarmenduz, uhin-partikula dualtasunarekin zerikusia zuten esperimentu sorta bat burutu zen 1970.
