Baina ekintza potentziala emango da soilik mintzaren despolarizazioak atari potentziala gainditzen badu.
Kanal hauei sodiaren kanal azkarrak deritze, eta ekintza potentzialaren despolarizazio azkarraren eragileak dira.
Kanal hauek ixteko ere motelak direnez mintza hiperpolarizatuko da pixka bat atseden potentziala lortu aurretik, atseden potentziala baino balio negatiboagora iritsiz.
Ekintza potentziala azaltzeko linealtasunik gabeko zerbait bilatu behar da, atari potentziala gainditzean bat-batean aldaketa azkar bat gertatzen delako mintzaren potentzialean.
Egoera egonkor honetan atseden potentziala -90 mV-ekoa izaten da, baina zelularen arabera aldatzen da.
Ekintza potentzialaren ostean mintz potentziala atseden potentzialetik jaisten da, hiperpolarizatuz, eta gutxinaka berreskuratzen hasten da.
Zelula ziztabera bat kitzikatzean atari potentziala gainditzen bada bat-batean sodioaren iragazkortasuna asko handituko da.
Pilatutako kargak potentzialaren proportzionalak izango dira: Ioi ezberdinen kontzentrazioak jakinda zelula barne eta kanpoan euren atseden potentziala lor daiteke, hau da, ze potentzial aplikatu beharko litzatekeen kontzentrazio horiek mantentzeko, aurreko atalean ikusi den bezala.
