Mel Columcille Gerard Gibson aktorea, Hutton Gibson eta jaiotzez irlandarra den Anne Reilly Gibsonen semea da.
Mel Gibsonek jadanik ohartarazia zuen, Jesukristo pertsonaiaren inguruko historia guztiko filmarik errealistena filmatu nahi zuela.
Nahiz eta Gibson Erromatar Katoliko erabateko sinisduna izan eta Robyn berriz anglikarra, Gibsonek ez ditu emaztearen sineskerak baztertzen, bere esanetan "benetako maitasunak ez du mugarik ezagutzen".
2004an Time aldizkariak Mel Gibson eta Michael Moore hautatu zituen "Urteko Gizon" (Men of the Year), baina Gibsonek argazkialdira joatea eta elkarrizketa emateari uko egin zien.
Azken aldizkari honek, Errepublikar talde batek Gibson presidentegai bezala jarri nahi zuela ere argitaratu alderdi errepublikarraren barne hauteskundeetarako.
Jaungoikoak bere bidea erakusten diola adierazi du Gibsonek, batik-bat "The Passion of the Christ" filmaren inguruan.
