Bertako arrazak kontserbatzen dabiltzan elkarte zein adituek zenbait arrazoi ematen dute bertako arrazak mantentzeko: Kulturalak, ekologikoak, ekonomikoak eta etikoak ere: Haietako asko FAO beraren arrazoi eta gomendioetan oinarriturik, zeren eta nazioarteko erakunde honek berebiziko garrantzia eskaintzen die bertako arrazeen kontserbazioari.
Beste batzuetan, berriz, bertako arrazako behiak kanpotik ekarritako haragitarako zezenekin nahastu dituzte era honetara arraza nahastuz (batez ere Limousin arrazako zezenak erabili dira horretarako).
Arraza bat desagertzeko arriskuan dagoen edo ez sailkatzeko FAO ren irizpideak hartzen baditugu kontuan, arraza bat desagertzeko arriskuan dago baldin eta arrazako animalia kopuruari dagokionez, ugalketarako gai diren eme kopurua 100 eta 1000 artean dagoela edota arrena 5 eta 20ren artean.
