Bermeoko historiaren gertakizunak eta zertzeladak agertzen ditu era enblematikoan: herribildu modura eratu zela, Bizkaiko Buru izan zela, arrantzari lotuta egon dela beti, eta gure lurralde historikoko herri guztien artean lehentasuna izan zuela.
Horrela ba, Bizkaiko Batzar Nagusietan Bermeori ordezkatutako beste herri guztien artean lehenengo eserlekua zegokion eta Bermeoko alkateak hitz egiten zuen bakoitzean, gainerako herrietako ordezkariek kapelak kentzen zituzten herri honi zioten errespetuaren erakusgarri.
Handik urte batzuetara, 1082an, berriro azaldu zen Bermeo izena, Lope Eneko, Bizkaiko bigarren jaunak, eta haren emazteak, Tekla andreak, Donemiliaga Kukulako monasterioari eliza eman ziotenean, agiri hartan "Sancti Michaelis Arcangel in Portu de Vermelio" idatzi baitzuten.
