Estilo labur eta lehorrago honetan historia idazleak izan ziren Julio Zesar, besteak beste bere Commentarii de Bello Gallico bildumarekin non Galiako konkista argitasun eta zehaztasunez kontatzen duen eta hori dela-eta egun latinezko literatura ikasteko abiapuntu gisa erabili ohi dena , eta Salustio, Tuzidides grekoaren ereduari jarraiki eta Julio Zesar bezala, gertaera historikoak estilo hotz eta xehetu batez jaso baina aldi berean gertaera historikoen kausak ere aztertzen saiatzen dena, bere De coniuratione Catilinae edo Katilinaren zimarkua lanean esaterako.
Pizkunde honetako gertaera nagusiak honako hauek izan ziren latina ikasteko eskolen ugalketa, latina gorteko hizkuntza bihurtzeko; monastegietako scriptoria edo idaztegi izenekoetan literatura lan klasikoen kopien bilduma egitea; karolingiar minuskula kaligrafia osatzea (Alkuinoren ekarpena izan zen hau) eta ortotipografia berri bat sortzea, egungoaren antzekoa, besteak beste hitz batetik bestera hutsune bat uzten ez zuena.
mendearen hastapenetan, Bedaren Historia ecclesiastica gentis Anglorum lan historikoa eta De rerum natura lan entziklopedikoa aipatu behar dira, metrika, erretorika eta denborari buruzko beste lan zenbaitekin batera.
Hala ere, nabari da aldi berean estilo berria zabaltzen dela: olerki laburrak eta metrika sinple eta aldi berean landuetan, aurreko garaiko hexametroak alde batera utziz .
