Berme eta kontrol organu gisa, horiek ere gaur egun Generalitatea osatzen dute: Síndic de Greuges de Catalunya ("Kataluniako Kalteordainen Sindikoa"), kataluniar hiritar guztien eskubide eta askatasunen bermatzailea da (Euskadiko Arartekoaren parekidea); Sindicatura de Comptes de Catalunya ("Kataluniako Kontuen Sindikatura"), organu honek Kataluniako erakunde publikoen ekonomia kontuak kontrolatzen ditu; eta Consell de Garanties Estatutàries ("Estatutuaren Bermen Kontseilua"), Generalitatearen xedapenak Kataluniako Estatutua eta Espainiako Estatuaren Konstituzioaren arabera egokitu daitezen arduartzen da.
Kataluniak estatutuaren arabera hiru ikur nazional nagusi ditu: Kataluniako bandera edo Senyera, Els Segadors ereserkia eta Kataluniako Egun Nazionala edo Diada.
mendea hasi aurretik Katalunian 1.000 kilometro trenbide eraiki ziren (ia gaur egungo kataluniar trenbide-sarearen %80a), Bartzelona eta kataluniar hiri nagusiak elkarlotzen zituzten ibilbideak hedatuz.
1980an Kataluniako Parlamentuak Kataluniako Egun Nazionala edo Diada Nacional de Catalunya jai egun nazional gisa ofizialki berrezarri zuen.
