Dekorazio-elementu gisa erabili zituzten ordena greziarrak, korintiarra nagusiki, eta ordena berri batzuk bideratu zituzten: Arkuak eta atalburuak, frontoi bihurriak eta friso ganbilak erabilita amaiera eman zioten erromatarrek Greziako eraikinen estetika lasaiari, eta eraikin asimetriko eta, aldi berean, guztiz dinamikoak egin zituzten.
Hala nola, etruriarrek eraikitako mausoleo, hilobi, nekropolietan eta tenpluetan oinarrituko zen Erromako jendea beraien, tenplu, hilobi eta etxeak eraikitzeko garaian.
Ikuskizunetara joaten zen jendetzaren aurrean, bi cavea batu behar ziren, eta horrek agintzen zuen eraikin berezko baten eraikuntza, eraikin autonomo edo egitura propioa izango lukeen eraikuntza bat egitea.
Gizarte eta politikaren antolamenduaren arabera, ezinbesteko gertatu zen gizabanakoa Inperioko partaide sentiaraztea; baina, era berean, ondo gogoan eduki behar zuen partaidetza hori izugarri txikia izango zela beti Inperioaren handitasunaren aldera; horregatik bideratu zituzten erromatarrek hain eraikin eta esparru itxi handiak Hori bera sentitu behar zuen Urbseko biztanleak eta, hark bezala, urrunekoak ere.
