Waitsek Franken rola osatzen zuen antzokian, eta itxura baten gustuko zuen antzeztearena: urte berean Jim Jarmuschek zuzenduriko Down By Law filmean hartu zuen parte, bai aktore lanetan, bai soinu bandan (Rain Dogs diskoko kanta bi agertzen dira).
2006ko azaroan lan eskerga kaleratu zuen Tom Waitsek, 54 kantuk osatutako disko hirukoitza: Orphans: Brawlers, Bawlers & Bastards.
2002ko honetan ere The Ramones taldeari eginiko omenaldi disko batean hartu zuen parte The Return of Jackie and Judy kanta bertsionatuz.
Bai kritikak, bai zaleek harrera ona egingo diote Waitsen 1974ko diskoari: The Heart Of Saturday Night.
Baladak dira tartean ("Jersey Girl" kasurako) eta Rhythm and Blues estiloko kanta bizi baina garratzak, aurrera begira Waitsen lanetan ezagutuko ditugunen tankerakoak.
