Lurralde honen inguruan dauden estatu eta herrialde auzokide ia guztietan ezegonkortasun politiko handia egon da eta horrek eragin zuzena izan du Hego Sudango gatazkan: Ekialdeko Frontea (ekintza eremua 2006ko uztailean) Hego Sudan (2011n independentziaren gaineko erreferenduma) Abyei (2011n Ipar edo Hego Sudanen sartzeko erreferenduma) Nuba mendiak -mendebaldeko zatia- eta Nilo Urdina estatua -ekialdekoa- (2011n "herri-kontsultak" egiteko) Hego Sudan ofizialki lehengo Bahr el Ghazal, Equatoria eta Nilo Garaia probintzietatik atera diren hamar estatuetan banatuta dago.
2005eko egun horretan Hego Sudango Gobernua (Government of Southern Sudan, GOSS) eratu zen; John Garang SPLA/M taldearen sortzaile eta burua Hego Sudango Gobernuko presidente eta aldi berean Sudango presidenteorde izendatu zuten.
1820ko hamarkadaren hasieran Sudan Egiptoko agintarien esku geratu arte datu gutxi daude Hego Sudango lurrez, ez bada ahozko historiak utzi diguna.
Imatong mendiak, herrialdeko mendikate nagusia, hegoaldean daude; bertan dago Kinyeti (3.187 m) Hego Sudango eta oraingo Sudan osoko tontorrik garaiena, Ugandarekiko mugatik oso hurbil.
