Geldirik dagoen gorputzaren masa honi Einsteinen teorian pausaguneko energia deritzo, gorputzaren berezko energia delarik.
Beste hitzetan, ekuazioan gorputzaren masa inbariantea erabili ezkero, lortuko dugun energia, gorputzaren geldiko energia (edo gorago esan bezala, geldiko masa) izango da, eta nahiz eta gorputzaren barruko energiarekin aldatu daitekeen (adibidez, gorputzak beroa galdu edo irabazten badu), geldiko energiak ez da aldatuko gorputzaren higidura orokorrarekin.
Ekuazioko abiadura argiaren abiaduraren hainbestekoa bada, orduan masa erlatibista geldiko masaren antzerakoa izango da, Masa erlatibista eta geldiko masaren arteko ezberdintasunak gogoan izanda, baldin eta edo baldin eta ≠ .
Gogoratzekoa da, energia mota bat beste energia mota batetara bilakatu duenean baina sistemak energia hau galtzen ez badu, masarik ere ez duela galduko.
Bere hitzetan, erradiazioa irudimenezko fluido baten antzera azaltzen zen, e/c2 masa bolumen unitate bakoitzeko, non e energia dentsitatea den; hau da, erradiazioaren masa baliokidea m = E / c2 da.
