Kasu soilena, x aldagai erreal bakarreko f funtzioaren integrala [a, b] tartearen gainean, honela idazten da: ∫ ikurrak, "S" luzangak, integrazioa adierazten du; a eta b integrazioaren beheko muga eta goiko muga dira, eta integrazio-eremua zehazten dute; f integrakizuna da, x aldagaia [a,b] tartean zehar aldatzean balioztatu behar duguna; eta dx-ek interpretazio ezberdinak izan ditzake erabiltzen den teoriaren arabera.
Funtzio batek integrala badu, integragarria dela esaten dugu.
Integralen benetako kalkuluari dagokionez, kalkuluaren oinarrizko teorema —Newtonek eta Leibnizek sorturikoa— da deribazioaren eta integrazioaren arteko funtsezko lotura.
Integrala ulertzeko modu guztiak berdinak ez diren arren, bat egiten dute maila askotan, esate baterako, forma obaleko igerilekuaren azalera kalkulatzeko elipse geometrikoa erabil daiteke, edo Riemannen integrala, edo Lebesgueren integrala, edo forma diferentzial bat duen barietate bat.
