Aterabide demokratikoen akordioa sinatu zuten, euren artean Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak.
Eusko Alkartasunak esango zuenagatik baino Ezker Abertzaleak hartuko zuen diskurtsoagatik kezka agertu zuten hainbat politikarik.
Aldi berean beste hainbat esparrutan bat egiten zuten Ezker Abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko kideek.
Ezker Abertzalearen eztabaidaren ondorioak Zutik Euskal Herria izeneko adierazpenean argitaratu ziren.
Lortu Arte akordioa sinatu zutenez gain Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna alderdi politikoek sinatu zuten.
EAren zatiketa den Hamaikabatek EA eta Ezker Abertzalearen hauteskunde konbergentzia baten lehen pausoa zela adierazi zuen.
Era berean, EA Ezker Abertzaleak diseinatutako bide batean sartua zegoela ondoraioztatu zuen .
